Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu: Lentzerira sartu naiz
nahiko pixkanaka
ikusi eta ia
bueltan atzeraka;
leopardozko tanga
zaidazu aparta
ai laguntxo batentzat
oparia da-ta. (bis)
A. Rezola: Ez zaite jun hain azkar
zanpa zazu galga!
Oraindik ez da pasa
iraileko malda;
lagun batentzat ta ni
zurekin asalda:
ehizera joateko
lagunantzat al da? (bis)
J.M. Irazu: Bai zure reflejoa
hartu behar det ontzat
ehiza kontuarekin
harremana behintzat;
ehiza lehen egin nuen
zuzena deritzat
kasu honetan degu
eskopetarentzat. (bis)
A. Rezola: "Lagunarentzat dala
ez esan inori"
ahopeka esan dit
nik ulertu ongi.
Ta eskopetarentzat
tori, tori, tori
punteri txarra badu
alperrik du hori! (bis)
J.M. Irazu: Uste det punterian
bera dala maisu.
Oraindik kotoaren
berri ez dakizu;
lentzeriako jauna
aizu, aizu, aizu
igual pizti txikin bat
iritsiko zaizu. (bis)
A. Rezola: Beraz basapizti bat
aurre ta atzia
eta aitarentzako
hau da hau trantzia!
Pizti txiki bat bada
badu garrantzia
aitan iguala bada
kaiolan sartzia. (bis)