Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
J. Maia, urteak daramatza zure jaunartzeko argazkiak egongelako paretan zintzilikatuta. Gustura kenduko zenuke, baina Jexux Mari amak ez dizu uzten.

Description

Air
Nere senarrarekin I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Zuri-beltzeko argazki
hori paretean...
Zein itsusia nintzen
nere paketean!
Brka baina argazki
hori ikustean
sentitzen det nagola
museo batean. (bis)

J.M. Irazu: Gurutze eta guzti
umetan gailendu
museoan sartuta
ez zera zuzendu.
Mutil luze polita
ze atarramendu...
Behin polita egongo ta
hura nola kendu! (bis)

J. Maia: Marinero trajeaz
nengoen galako
eta gero atzean
hiruzpalau trapo.
Barka ezazu ama
ez nago hain guapo;
hori diozu nere
ama zeralako. (bis)

J.M. Irazu: Ta esango det berriz
zure ama naiz eta;
ez al zaude polita?
Nahiz eta tarteka
Marinel trajeari
jarri bai arreta;
hortxe hasi zen zure
Ternuako buelta. (bis)

J. Maia: Oraintxe barruraino
sartu zait damua
hara non agertu den
Ternuko mamua!
Azkenengo bidaia
izan da Ternua
baina argazki hori
hain da eternua... (bis)

J.M. Irazu: Fedea sartu ezinik
modu bigunean
paretean hor zaude
traza ilunean.
Argazki hoi kenduko det
nere jardunean
bodako argazkia
jartzen dezunean. (bis)