Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Zelaia, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok gazte beraren barrenean elkartu zareten bi elementu zarete: Iñaki kalimotxoa eta Amaia aspirina. Koplatan, launa kopla.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Zelaia


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. ZELAIA:
Coca Cola ta ardoa dira
barne honetan nagusi.
Zer moduz lehengo astetikan
nik zu ez zintudan ikusi ?

A. AGIRRE:
Bi elementu topatu gera:
kalimotxo ta aspirina;
gure jabea ez ote degu
elementurik haundina?

I. ZELAIA:
Batetik bestera dagolako
izugarrizko aldea.
Baina beti nahastu nahi gaitu
ume kalamidadea!

A. AGIRRE:
Gure nagusia hortxe dabil
ume ttikien antzera,
ni nahi ninduke baina burura
azkarrago igotzen zera.

I. ZELAIA:
Niretikan probatu izan du
nik ez dakit zenbat ale!
Ni nahiz gozamenan seinalea
ta zu minaren seinale.

A. AGIRRE:
Zerren seinale ote naizen ni
ez zait askorik inporta,
nik bakarrik ezin dedalako
hamabost litroren kontra.

I. ZELAIA:
Nagusia kalimotxuakin
beti ibiltzen da trebe,
niretik trago bat egin baitu
zu tragatzekoan ere.

A. AGIRRE:
Beraz ni tragatzeko zuretik
tragoa egin du aixe,
zuregan ni`re mozkortua naiz
nagusia bezelaxe.