Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Batzuk pateran etortzen dira
ta beste batzuk igari
nere enpresan babestu ditut
onez behartsu ugari.
Lanean daude ta bihotz-begiz
ipini natzaie adi,
nere jarrera zuzena dela
ez al da bistan nabari?
Paper eskean ezin naiz hasi
ogirik ez duenari. (bis)
Azal mamizko bihotz uzkur bat
eurez nola ez kupida?
Nere bihotza dagoeneko
dantza batean ari da;
makinen baitan pausatu eta
ezin erraz erretira,
lanean gogor, izerditan blai
eguzkiaren argira.
Horretan ere aberatsenak
pobreak izaten dira. (bis)
Afrikarekin dedan lotura
ezin dezaket etendu,
ai, guk geuk ere geure barnean
grina berbera bagendu!
Beraien lana det igurtzia
nere soldata ukendu,
etorkin hauek nere enpresan
luzaz nahi ditut mantendu.
Irribarre bat saltzen duenak
zoriona erosten du. (bis)