Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi
2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enpresaritza ikasketak nik
burutu nituen garaiz.
Nere enpresa, nere dirutza
izandu da horren emaitz.
Imigranteak ekarri ditut
beidatuz aurpegi alaiz,
leiho ertzetik irrifartsu ni
hementxe egoten naiz maiz.
Beharrezkoa ez al da hori
ni ondo biziko banaiz? (bis)
Ezkertiartzat eztaukat nere
burua, ez naiz arraro,
nahiz ta hortikan izaten duten
horrenbeste erreparo,
horrela bizi gera gauregun
ta jarraitzea nahiago.
Pixka bat badet, baina halare
oraindik nahi det gehiago.
Eurek gustora eta ni pozik
arazorikan eztago. (bis)
Nahiz ta batzuntzat izan liteke
jokaera hau nahiko grabe,
baina beltz horiek egiten dira
soldatatxo baten jabe.
Eta ni hemen ondo bizi naiz
bate arazorik gabe,
enpresa laister bikoiztuko det
ederki gabiltz halare...
eta gainera lege guztiak
nik daduzkat nere alde. (bis)