Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Karrera
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zein hestua den zoritxarrari
lotzen gaituen katea!
ez da errexa han pasa dena
lau hitzetan esatea;
egun batean itxi zitzaien
zorionaren atea,
El Salvadorren lurrikarak du
egina bere kaltea,
gizonarentzat ezinezko da
naturan kontra joatea. (bis)
Nolako poza han pasa dena
konpontzerikan bagendu!
baino nik ez det, oraingoz behintzat,
horren erantzun izandu.
El Salvadorren gaur zoritxarra
guztiei zaiei gailendu
eta gainera okerrerago
dijoala ematen du,
naturak berak egiten du ta
gizonak ezin konpondu (bis)
Harri azpian geratu ziren
nik ez dakit zenbat lagun!
erreskatetan berriz lanean
denak hantxe gau ta egun,
batzuk argia ikusi arren
askok dute dena ilun.
Zergatik pasa zitzaien hori
nahiz pentsatzen naizen jardun,
aurreikusten oso zaila da
zoritxarrak nun joko dun (bis)