Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Manex Mujika
2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Manex Mujika
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aspalditikan nola gabiltzan
progresoaren aiduru,
urte luzetan zaborrak lasai
lurrean utzi ditugu
eta haiekin kutsatu dira
sarri makina inguru;
eta halare bide beretik
berriro jarraitzen dugu
lurra ez degu batere zaintzen
ta hark erantzun ein digu.
Nueva York alden lurrikara bat
ere izan zen luzaro,
baino etxerik ez zen erori
baldin oker ez banago,
ta El Salvadorren etxe guztiak
erori ziren zeharo;
ta milaka haur hil zitzaizkigun
famili asko akabo,
pobreez behintzat ahaztu egin da
baldin Jainkorik badago.
Mende luzetan gertatu izan da
beti berdina horrela,
Sudamerikan uholde asko
ta lurrikarak bestela;
ta Europan, berriz, hori gerta ta
ez dago ezer ustela,
hori ikusita orain datorkit
pentsamendu bat krudela:
diruarekin lur ama ere
soborna daitekeela.