Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Sidney-ko olinpiadetatik urrezko dominez kargatuta etorri zinen ezindua zaitugu. Hori dela eta, sekulako ospakizunak egin zituzten. Sei hilabete pasa dira. Gaur, dominei begira zaude, bakarrik.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sei urterekin istripu latz bat
gertatu zitzaidan etsai
eta gerrritik behera ezin naiz
orain mugitu nolanahi,
baina halare bizi nahia det
esperantza eta dohai;
urrezko domin hauei begira
negarrez baina zein alai!
Gorputza ezin dezaket jaso
baina burua behintzat bai.

Nahiz ezin dedan inolaz ahantzi
orduko oroitzapena,
Sidney aldean erakutsi det
indarra eta kemena;
familia ta lagun giroa
izan det babes onena,
nere dohaiak erakustea
baitzen helburu lehena;
askoren ustez ezindua naiz
baina ez ezin duena.

Omenaldiak jaso nituen
heroe haundien eran,
baina burua eta bihotza
beti elkarrekin teman.
Zeinek esan du zorionaren
iturritik ezin du edan?
Dominak ondo zintzilik dauzkat
ohe-buru edo gelan,
harro bainago nere buruaz
ze azaina ona egin dedan.