Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errepidean dena eman dut
buru, izerdi ta ile,
hor bazterrean behin ikusita
horrenbeste jarraitzaile,
hamaika odol emaile eta
hamaika odol hartzaile!
Eraman dudan bizitza bera
izan da nere saltzaile
aldi berean sentitzen bainaiz
irabazle ta galtzaile. (bis)
Badut famarik, badut izenik,
jarraitzaile eta sonik,
baina guztiak alperrik dira,
hala irizten diot nik.
Hiru espezial igo berriak
ta horrek ez dakar onik,
nahi dezuena pentsatu baina
munduan ez da gizonik
naturalean etapa horri
aurre egingo dionik. (bis)
Hor aritu naiz nere izerdia
bide bazterrean urtzen,
oraingo poza nahiz ta nahigabe
ia gaur zaidan bihurtzen,
errepideak pertsona hainbeste
baitu nolanahi egurtzen,
Halare uste det jardun naizela
ni zilegi eta zuzen,
besteek berdin egin dute ta
ez naiz batere damutzen. (bis)