Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
2001-05-11 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaztetxo baten barruan bizi
nintzen oso alegera,
ta bide ertz bat kolpez jo zuen
a zer sorpresa ospera!
Ta orain nago hegazkin baten
gauza normala ote da?
Heldu naiteke renkarnazio
bakar baten sinestera,
oharkabean pasako bainaiz
gorputz batetik bestera. (bis)
Horrelakoak bizitza hontan
ez zaizkigu gertatzen maiz,
eta beldur naiz aireportura
helduko ote naizen garaiz.
Hori dela ta hementxe nabil
neroni hau azaldu nahiz,
helburua bete eta gelditu
bainaiteke modu alaiz,
baten barruan gelditu nintzen
bestean mugituko naiz (bis)
Besteren baten gaitza hargaitik
nahi nuke kolpetik senda,
horrela hasiz bihoztxo batek
idaz dezakeen leienda;
egia esan nahiz haundia den
espero nauen zerrenda.
taupadarena energiaren
antzekoa izaten da:
gelditu ez da inoiz gelditzen
eraldatu egiten da.