Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Eusebio Lasarte "Lasarte II", Pablo Suberbiola

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-16 Orio Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Lasarte, Eusebio "Lasarte II"
Suberbiola, Pablo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gertakari beraren aurrean sentipen desberdinak dituzue. Zuen herriko prostituzio etxea erre da. Eta horren aurrean Pablo poztu egin da, Eusebio, berriz, atsekabetu.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Eusebio Lasarte "Lasarte II", Pablo Suberbiola

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


SUBERBIOLA:
Nik beti leku horri
egin diot paso
beste batzuek, aldiz,
dexente eraso.
Aitortu beharra dut
poztu naiz ni oso
hala beharrak hala
eman du akaso.
Nunbait baten bat gehitxo
berotu zan atzo. (bis)

LASARTE:
Albistea entzuteak
eman dit zirrara,
dardarizo batean
jarri zait ganbara.
Ona ta txarra ezin
daiteke konpara,
nere sentimentua
esango dut hara:
orain ez daukat nun nik
pasatua gaua. (bis)

SUBERBIOLA:
Denboran ezin gera
orain atzeratu,
gertatu dan guzia
hala da gertatu.
Baina umore ona
ez zazula txartu,
ezingo zera haikin
gehiago alkartu
brasileñak utzita
hamar manta hartu. (bis)

LASARTE:
Ez dezu ezagutzen
maitasun txinparta,
bakarrikan dakarzu
protesta galanta.
Holako eskas bat`e
behar al dut aguanta?
Bizitza hartu leike
makinat erata,
zu ez zinan juaten
frailea zera-ta. (bis)

SUBERBIOLA:
Beraz daukat sotana
ikaragarria,
bainan ase dezaket
nere egarria.
Etxean erreketa
bai gauza larria,
fuerte altxa ezkero
zuen aldarria...
Lasai egingo dute
beste bat berria. (bis)

LASARTE:
Zure ganbarak badu
milaka itukin,
maitasunen kontuan
zabiltza ezjakin.
Ta zuk zer eiten dezu
fraile sotanakin,
ezin konpara leike
ez hauxe nerekin,
zerriz erdia dauka
gauza berriakin. (bis)