Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Bixente Gorostidi
2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Bixente Gorostidi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
GOROSTIDI:
Igaro ondoren hain
gau kuriosoa,
begi aurrean jarri
zaigu itsasoa;
haruntza eman nahi dut
zurekin pausoa,
konpainia hain baita
polit ta erosoa!
Gazitan dastatzeko
zuk dezun gozoa.
ARRILLAGA:
Gau ederra izan da,
bazuen patxada
ta orain itsasora
goaz pozik, hara;
nik urrun dut beldurra,
urrun dut ikara,
biok eingo deu orain
nahiko parre-algara,
itsasoaren parte
bihurtuko gara.
GOROSTIDI:
Parreak utzi eta
ekarri eskua.
hauxe da momentua
beti amestua;
tabernatik tabernara
nengon aspertua,
ta zure ford fiesta
hain degu estua!
Hemen sobera degu
biontzat lekua.
ARRILLAGA:
Hasi beharko degu
elkarrez gozatzen,
gau eder hau ahal dala
gehiago luzatzen;
ongi gaude elkarri
gu eskua sartzen,
baina hobe ez bagara
oraindik bainatzen,
zaila izango baita
behekoa altxatzen.
GOROSTIDI:
Marea bajan al da
oraindik behekoa?
Neskari izan zaiozu
zuk errespetoa;
ez nuke ahaztu nahi
inolaz gaurkoa,
lehenbailehen has daigun
gustoko jokoa,
argia gerturatzen
hastera baitoa.
ARRILLAGA:
Gaur ligatu egin dut
gutxi gorabehera,
ta hondartzan sortu da
kristoren aukera;
egia da berdin da
gora edo behera,
biok pozik jarraitu
dezagun aurrera,
irudimena lantzen
saiatuko gera.