Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Manex Mujika

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-30 Legorreta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Mujika, Manex
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aiton-amonak zarete. Zuri, Jon, amona, oraintxe esan dizu Manex aitonak azken orduko sekretua: barkatu, baina beti ez naiz zurekin leiala izan.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Manex Mujika

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MARTIN:
Ez zait asko gustatu
zure aitormena,
hotzikara bortitz bat
buruan barrena.
Engainaturik nere
bizitza gehiena;
Eska iezadazu
ahaz dezadan dena,
baina ez dezu lortuko
Nere barkamena.


MUJIKA:
Barkamena eskatuz
kantatzen det ozen,
bizitza ez det egin
behar bezain zuzen,
deskuidoa galanta
amona izan zen.
Ez dakizu zein triste
orain joango naizen
Jaungoikoak ez badit
zuk legez barkatzen.


MARTIN:
Ene bada sinisten
badauzkat nik lanak,
lehengo oroitzapenak
genituen planak.
Nora eraman zaitu
neskatxen afanak!
Ez nau haserretuko
maite zendun damak,
aizik eta leheno ez
aitortu izanak.

MUJIKA:
Neskatxa bat jarri zun
neretzat patuak,
harekin une gozo
madarikatuak!
Bestela pasa ditut
une ondratuak.
Baina garbi utzi dit
zure hitz gogortuak.
Nerekin joan behar zun
nere sekretuak.

MARTIN:
Beraz beranduegi
ohartu zara zu,
denbora gehiegitan
gorderik didazu.
Nere ingurunera
sarri pausuz pausu
ta ematen zenidan
masailean muxu,
Zure burua ere
engainatu duzu.

MUJIKA:
Neroni engainatuz
iritsi naiz hona,
kontuan har ezazu
damutan dagona.
Holaxe portatu da
ondoko gizona,
benetan sentitzen det
ez naiz izan ona.
Besteik ezin det esan:
Barkatu amona.