Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Imanol Epelde
2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Imanol Epelde
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
EPELDE:
Ez dut pasa nahi bizi osoan
zikin arteko trantzea,
garbitu nahi dut bazter guztia
goi, behia eta atzea.
Lejia sobran daukagu hemen
komeni da garbitzea,
nahi baldin bada gure etxea
palazio bihurtzea. (bis)
ASTIGARRAGA
Bata garbitu eta bestea,
aritzen da egunero;
eta ni berriz sofan etzanda
egoten naiz bero-bero
Hainbeste aldiz garbitzea
lagun etzazu esopero
hilabetan behin nahikoa da
ondo garbitu ezkero. (bis)
EPELDE
Agian hobe molda gintezke
tratu txiki bat eginez:
zu sukaldean aritu zaite
zure abildade finez,
ta nik etxea garbituko det
euneroko ahaleginez,
baina hori bai, eskatzen dizut
dutxatu zaite gutxinez (bis)
ASTIGARRAGA
Garbitze kontu horretan nabil
azkenaldi hontan nekez,
eta esponja hartzea ere
ez zait egiten hain errez.
Baina dutxatu eska didazu,
holakorikan mesedez!
Neure basoa garbitzen badet
lagun konformatu zaitez (bis)
EPELDE
Ez dutxatu ta ez garbitzea
zuk daukazu aberia,
hola ibili behar genuke
zuk zurea nik neria.
Dutxatzeana ez zan neretzat
eskaera gehiegia,
martxa honetan ordainduko dut
alokairuan erdia (bis)
ASTIGARRAGA
Nahiz eta askoz hobe gendukeen
hain ondo konpontzea guk,
nik zu bezela neure kontuak
ondo eraman nahi ditut.
Orain artean garbitze hortan
aritu zera musutruk
neskame lana bete ezazu
ondo ordainduko dizut (bis)