Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-12 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Arkaitz
Gorostidi, Bixente
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bion artean denda txiki bat duzue herrian. Gaur lapurreta egin dizue ezaguna duzuen auzoko drogazale batek. Bixentek salatu egin nahi du, Arkaitzek, ordea, nahiago du ahantzi.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-12 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


GOROSTIDI:
Ehun mila pezta ostu dizkigu,
txikizioak atean...
parte eman behar det nik gaur bertan
komisariren batean;
aspaldi hontan kalte haundiak
ein ditu gure partean,
ea behingoan bizi gaiztekeen
kale honetan pakean. (bis)

A.GOIKOETXEA:
Aitzakitxo bat izan liteke
kalte egitean funtsa,
drogazaleak egin diguna
neronentzako da hutsa;
bere burua galdu du eta
harek behar du laguntza,
amildegian dagoenari
ez diot egin nahi bultza. (bis)

GOROSTIDI:
Bazuen lana, bazun etxea,
saldu zuen iragana,
berak nahi eta murgildu baitzen
droga maltzurrarengana.
Ez zait gustatzen misiolari
antzera dakarzun plana,
lapurrik gabe ere badegu
guk irauten nahiko lana. (bis)

A.GOIKOETXEA:
Ondo dakizu zergatik sortu
den horrelako kasoa,
droga munduan sartu denantzat
bizitza ez da gozoa;
zuk legeari eman nahi'iozu
oraintxe fede osoa,
baina zigorrak ezin konpondu
du harek dun arazoa. (bis)

GOROSTIDI:
Arazo latza dauka gaur harek,
lehen konpondu zitekeen,
baino drogara murgildu zen ta
handik ezin orain irten;
sar dezatela kartzela edo
heziketa etxe baten,
ikas dezala langileari
isekarik ez egiten. (bis)

A.GOIKOETXEA:
Denda honetan sortu ohi dugu
behar aina irabazi,
txikikeri bat dela medio
galtzea ez du merezi.
Droga munduan sartu den bati
kondena ematen ez hasi,
barkatu baina zerorrek ere
badaukazu zer ikasi.(bis)