Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Joxe Munduate

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Munduate, Joxe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek, Ainhoa eta Joxe, elkarrekin lapurretan aritzen zareten bi lagun zarete. Gaur, zuk, Ainhoa, Joxeri esan diozu etorkizunean ertzaina izateko asmoa duzula.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Joxe Munduate

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


AGIRREAZALDEGI:
Badakit Joxe lehendik hartuta
didazula zuk susmoa
eta garbiro adierazi nahi
nizuke nire asmoa,
kamuflaje bat utziz beste bat
jaztera doa Ainhoa;
truko guztiak ikasi ondoren
ertzaintzan sartzera noa. (bis)

MUNDUATE:
Hara Ainhoa ez dut sinisten
zer esan didazu, tira!
Traje gorria jantzita ezin
heldu oso urrutira.
Zer dela eta ipini zera
Arkauteraino begira?
Lapurrak sartzen hasi baino lehen
lehen ere gehiegi dira (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Lapurrak lehen asko al daude
Arkaute aldean ere?
Bizitza honek ez digu egiten
Joxe gu bioi mesede;
jakin badakit lapur haundiak
lehen ertzaintzan badaude,
ta lapurretan segi nahi nuke
bate arriskatu gabe. (bis)

MUNDUATE:
Arrazoi dezu ertzainak badu
zenbait lapurren tamaina,
bainan zuk arren zere bururik
ez zazu hola engaina.
Traje gorri ta pistolarekin
paseatzen alajaina!
Baina indarrik izango al dezu
porra jasotzeko aina? (bis)

AGIRREAZALDEGI:
Zu izan zara nere ondoan
luzaz lapurreten maisu,
ni alboratu naizela eta
orain zu ondotik kexu.
Ia indarrik izango dudan
argi galdetu didazu,
seguru indarra edukiko dut
salatzen baldin banauzu. (bis)

MUNDUATE:
Orain artean nik eduki det
zuk hainbeste kontzientzi,
eta zuk ere aurrerantzean
hartu zazu pazientzi.
Pipa zahar hori geldi eduki
eta porrai ondo eutsi;
komisioa pasako dizut
ta lagunai paken utzi. (bis)