Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Bixente Gorostidi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-23 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Gorostidi, Bixente
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Bixente, biberoitik hazitako txahala zara, eta Iñaki nagusia. Bixente txahala jada egin zara hirurogei erralde, eta Iñaki nagusia, harakinakin hizketan entzun duzu gaur.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Bixente Gorostidi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


GOROSTIDI:
Berriz'e bada nobedadea
espero nuen antzera,
sasoi onena daukadanean
eraman behar saltzera.
Nagusi jauna esango dizut
horren gaiztoa al zera?
Titia edaten utzi ez eta
gazte-gazterik hiltzera.

APALATEGI:
Biberoitikan hazia zera
probatzeke errapea,
ta hil garaia iritsi zaizu
baina ez egon tristea.
Zuretzat kalte liteke baina
neretzat ez da kaltea
ta ondo portatzen baldin bazera
zuretzako txupetea.

GOROSTIDI:
Nere txupete ta biberoiak
zure eskutan akabo,
aman titiaz gozatu nahi nun
baino askoz ere lehenago.
Galera igual izango dezu
jornala baino gehiago,
horren susmorik ez dezu baino
seko erotuta nago.

APALATEGI:
Erotu eta neri esateko
badezu hainbeste kemen,
baina behi sano ugari ondo
haziak badaude hemen;
ta arrazoia eman didazu
lehendik banituen arren,
mataderora eamango zaitut
inor erotu baino lehen.

GOROSTIDI:
Ero burutik buru erora
hitz egin nahi dizut tajuz,
ea bizia salbatzen dedan
zu jarri araziz damuz.
Nere kontura dirua irabaz
zenezake-ta erruz
mataderora eraman ordez
sariketetan aurkeztuz.

APALATEGI:
Aurkeztutako sariketetan
guztiak galdu ditu-ta,
konplejuakin erotu zaigu
ta nagusiana kulpa.
Alper-alperrik hasiko zaigu
gaur muka eta muuka...
sendatu ere egin liteke
baina gaurkoan jai dauka.