Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso
2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
El Salvadorren lurrikarak du
bere akzioa egin,
txikizioak egin ditu ta
horrek ematen digu min.
Eta zergaitik izan dan ongi
nahi baldin badezue jakin;
pobreak beti izaten ditu
zoritxarrak berarekin
"Joder ze pena, han pasa dena"
sarri gabiltza esaten,
barrenean min hartzen degula
nahiz eta den antzematen,
zerbait egin nahi genuke baina
ez degu ezer egiten
eta gainera ez diegu
laguntzarikan ematen
El Salvadorren ipini degu
orain guztiok arreta,
trajedi latz bat pasa dela ta
ene zenbat berriketa!
Aurrreantzean hasi laguntzean,
daukagunez, hartu beta
denok zedozer eman ezkero
zerbait egin liteke ta.