Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Xabi Astigarraga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Aranburu, Aritz
Astigarraga, Xabi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk Xabier gaur jantzi dituzu eskiak lehenengo aldiz. Itzala bezala beti ondoan izan duzu Aritz zure monitorea. Egun osoan lurretik altxa ezinik ibili zara.

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Xabi Astigarraga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


ASTIGARRAGA
Eskia alokatu
ta ez zen merkea,
elurra probatzeko
izan det suertea.
Horrela ohartu da
Xabier gaztea
eskiatzea ez da
nere deportea

ARANBURU
Nunbait lurreko hautsak
kendu nahiz ari da,
oso abila ez dala
ongi nabari da.
Ni erakutsi nahian
eskien arira,
ta zu berriz alboko
neskatxai begira

ASTIGARRAGA
Neskakin izaten det
nahiko konpromisu,
despistatua naiz ni
aurretik abixu!.
Monitore zerala
esan dezu aizu,
ba erakutsi idazu
baldin badakizu

ARANBURU
Bustia nabari da
lagunan galtzean,
ez da ezer onik lortzen
hola aritzean
"Aurrera etorri hadi"
ta or dago atzean;
erakustiko dizut
gogua jartzean

ASTIGARRAGA
Nahiz eskiatu leiken
askozaz hobeto;
izotzak sortzen dunez
hainbat errespeto;
horrera joaterik
ez dezu usteko,
gogorik ez baitakat
lurra probatzeko

ARANBURU
Nabari da zaudela
gogorikan gabe
hemen zabiltza lagun
txarrenaren pare
"Hi hau zenbat izango dek"
albotikan galde;
pena ematen didazu
gaurkoa debalde.