Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Jokin Uranga
2001-03-30 Legorreta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin, Jokin Uranga
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
URANGA:
Serora etorri ta
joan zait ikara.
Gaineko hauts guztiak
kendu dizkit jada,
eta horrek gustora
ipini nau, hara:
Oraindik ere maite
nauen norbait bada. (bis)
MARTIN:
Joño, Jesukristoren
figura mardula
maitatzeai ez diot
utziko sekula,
baina hizketan hasi da
eta ez da burla:
Jesukriston sustua
eman didazula. (bis)
URANGA:
Ni milagrosoa naiz,
hori ez al zenekin
alperrik ari zera
ekin eta ekin.
Gaur egungo kristauekin
dituzue, jakin:
Kontzientzia garbi
ta eskuak zikin. (bis)
MARTIN:
Kuriositate pixkat
baneukan jakina,
ta altxa gerri aldeko
zuen zeta fina.
Hor zegoen ikusi
nuenik haundina,
ai, marmol hutsezkoa
ez baldin bazina. (bis)
URANGA:
Serora zertan hasi
zatzaizkit honela?
Nik nere erantzuna
emango det bela:
Lehen itsuak sendatu
nituen bezela
haragizkoa ere
bihur naitekeela. (bis)
MARTIN:
Luzaroan garbitzen
hementxe naiz jardun,
ta nere erreguak
azkenean entzun.
Bi iltzeri josia
ikusi dut ordun
eskatu behar dizut
besarka nazazun.
