Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Julen Zulaika
2001-03-16 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Julen Zulaika
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gaurkoan ere aurkitzen naiz ni
leiho xaharretik begira,
ta etorkinak lanean dabiltz
gaur behar duten neurrira.
Denborarikan galdu ez eta
orain bultza, orain tira
fabrika ondo ari da. (bis)
Oso gustora ekarri ditut
etorkinak lantegira,
kejatu gutxi eta lanean
hain ondo ari baitira! (bis)
Afrikatikan ekarri dute
hainbat gogo eta kemen
haientzat leku faltikan ez da
sekula izango hemen.
Ederki dabiltz eta haiekin
hain gustora dago Julen.
Papelena txarra omen. (bis)
Nik nahiz ta jakin egindakoak
gerora ze gaitz dakarren
duintasuna merezi dute
papelik ez izan arren. (bis)
Ikusi ezean ez da jakiten
goseak daukan indarra
gogor dabiltza ta gerorako
utzi dute irrifarra.
Bata hor dabil gelditu gabe
ta bestea tirri-tarra.
Barruan daukate harra (bis)
Gobernukoei nire lekutik
daukat galdetu beharra;
beren azalan kolorea al den
duten delitu bakarra? (bis)
