Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-04-21 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Zelaia, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zutaz maiteminduta zegoen bati ezetza eman zenion. Gaur jakin duzu bere buruaz beste egiten saiatu dela.

Description

Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-04-21 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Burutik ezin det errez kendu
nik bere oroitzapenik,
berria jakin eta malkoak
atera zaizkit azkenik;
ezetza eman nion garaian
nik ez nun sentitu penik,
berria jakin jadanik,
segitzen ez daukat lanik (bis)
bere garaian inolaz ere
ezin nuen pentsatu nik,
hainbeste maite nindula eta
hori egingo zuenik. (bis)

Hirugarrengo pisutik salto
notizian arabera,
hogeita hamar urte zituen
eta posible ote da?
Eta gainera ez nuen izan
nik laguntzeko aukera;
morala jetsi zait behera
eta kolpetik gainera. (bis)
Gau eta egun nere barruan
eduki dezaket bera
maitasuna hitzak zentzu berdina
ez dauka gaurtik aurrera. (bis)

Zein sentimentu nuen lehenago
esplikatu det ondoen,
nere bizitzak izango baitu
berataz hainbat aipamen.
Hala ta guztiz izan behar da
jarraitzeko aina kemen;
geroa ez dago garden,
neroni ez nago lerden, (bis)
baina buelta eman behar zaio
ondo pentsatu ondoren,
sufrimentuak esaten baitu
gozamena zein ona den. (bis)