Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txikitandikan bizikletaren
gainean gera ibiltzen,
saiatu gera errepidean
noizik behin txaloak biltzen.
Gaur ari dira nigatik eta
ni hala nintzen aritzen,
ta zerbaitek nau harritzen: (bis)
malda hastean eskuin izterra
ari zitzaidala mintzen,
orain ez daukat indarrik baina
nekerik ez det sentitzen. (bis)
Tourmaletean gora nijoa
kasikan arnasik gabe,
bainan oraintxe senti ninteke
txapeldun haundien pare.
Zertan nigatik hainbeste txalo
ta nigana hainbat fede?
Ni naiz hemengo errege. (bis)
Zuen txaloek egin diote
nere egoai mesede
eta amets bat bete det jada
iristen ez banaiz ere. (bis)
Ez da karrera erreza eta
ez daukagu lan eskasa,
aldapa honi hartua nion
oso gogorraren traza.
Abiatu naiz eta pentsatu
"heltzea ez da erraza,"
izango al naiz kapaza? (bis)
Bai, izan naiz ta heltzen ari naiz,
ta esan gabe ezin pasa:
gaurkoan neure egin dudala
zuek guztion arnasa. (bis)