Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Manolo
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Adiskide zenuen batek, aberastu denez geroztik, ez du zurekin deus jakin nahi.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txikitandikan urte askotan
elkarrekin gendun suna
eskertzen nuan zuk neretzako
ustez zendun maitasuna;
gaur zoritxarrez bihotzetikan
hori dadukazu juna
ta izango da zure diruak
ezarri dizun isuna.
Gaur pentsatzen det ez zeradela
izan zu nere laguna.

Nik uste nuen laguntasuna
ate nuen segurua
eta horrekin trankil nedukan
bizitzen nere burua;
zurekin joan mundurik mundu
hori nuen helburua
zure ondoan ustez banuen
maitasunezko zerua
baina gaur diot maiteago zuk
laguna baino dirua.

Zure ejenploz behar bada gaur
zerbait nezake ikasi
nahiz to negarrez zure ondotik
ez naiz joango ihesi
gehio sekulan ez beiratzea
pentsatu nuan lehenbizi
baina neretzat izan ziteken
zuretzat hainbat desgrazi
amistaderik diruarekin
inoiz ez zazu zuk nahasi.