Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Amorena, Mikel Taberna

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Amorena, Txomin
Taberna, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Txomin Amorena ganaderoa da, esneketaria. Euskal Herriko esne kooperati-bak elkartzea nahi du. Mikel Tabernak kooperatibaren ofizinetan Ian egiten du, eta beldur da lanpostua ez ote duen galduko. Hasi Taberna eta hiruna bertso zortziko haundian.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Amorena, Mikel Taberna

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Taberna
Nere laguna hartu ezazu
oraingo honetan arreta
fusio horrekin nago oraintxe
pixka batean erreta.
Hari adituz neri beztutzen
zaida erabat kopeta
abeltzain horiek guttixo xamar
produzitzen duzue ta.

Amorena
Esne lanean hasi naiz eta
hauxe zaitut nik er(ra)teko
gure bizian traba asko,
degu ongi izateko.
Orain ofizina atera
degula guk e(re) saltzeko
ta zure gauza beldurgarria
dezu lana galtzeko



Taberna
Nere arrazoi garbia behar
dizut oraintxe azaldu,
nahi nautela lantegitikan
kanpo aldera bialdu.
Fusio horrekin nere burua
bai eta zurea galdu,
hobea dugu makinaria
multinazionalari saldu.

Amorena
Langile denak izaten dute
beti zerbait e(re) er(ra)teko
eta nik berriz esne asko
hortxe dgaur saltzeko.
Oraingo ministro to kontuak
denak gure kontrako
diru(r)ik ez bada ofizinista
gure etxean ez da deustako.

Taberna
Aizu laguna jarri begiak
zuzen etorkizunara
ta bereziki une honetan
hortik Europa aldera.
Alderdi hartan esnea dute
ausarki eta sobera,
guttienez hor offizinistak
bertan geldituko gera.

Amorena
Bion artean sortzen ari gera
orain kristo baten pena
eta bizian ez dira heldu
orain egunik onenak.
Estu eta gertu dabiltza
beti lanean aritzen direnak
zuri mantenditzeko beharko (di)tu
deitzi behiak ta zezenak