Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena
`Bizi honek izaten du
euri to harria,
alaba ezkondu zait
une pozgarria,
baina bixitatzen nau
zer une haundia!
Zer moduz daramazu
zuk bizi berria?
Xalbador
Gaizkirik bizi hortaz
ez dut egundaino
pentsatu baina nola den
ez dakit oraino;
senarra gizon ona dut
garbi eta sano
baina ama maiteago
hura baino oraino.
Arozena
Zu egon zindezeke
gauza seguruan
gehiago ez dut inor
maitatzen munduan,
disgustoz ia hil nintzan
zu iuandakuan
gustora hartzen zaitu
amatxok onduan.
Xalbador
Ez dut urrikirikan
ezkontza eginik
eta bizi berri huntan
ez nago ilunik
baina ama gauza hau nahi
dizut gaur erran nik
zu ikusi gabe ez dut
pasa nahi egunik.
Arozena
Zeure gustukua zuk
hartua mutila
berak dionez lanen
azkar ta abila;
nere pentsamentua
gezurra dedila
uste dut zatozela
bazkarian bila
Xalbador
Ama, alaba dezu
ezarri minbera
eta oral ez naiz lehen
bezain alegera,
ezkont aintzineko ama
on bera bazera
eni bazkari emaitia
ez zaizu sobera.