Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Makur haundia egin dezazke
hori do gauza segurra,
bainan halo ere gure gobernu
gizonek hori ardura.
Dabilateta egun hauetan
ez horri egin agurra,
Chirac-ak eta Miterrandek gaur
baliatua gezurra.
Gezurrak borne iluna duke
txuria badu azala,
bainan hainbertze hau dabilate
egia balitz bezala.
Ni izan arren naizen gizon txar
xumea eta apala,
gezurretikan gure jainkoak
beti begira nezala.
Ez dira behar hemen nahasi
gezurra eta tratua,
gezurra zer den bakotxa bera
bai ditaike ohartua.
Ta zortzigarren manamenduak
hau hala debakatua
nehork ez ate du kentzen ahal
gezur madarikatua.