Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Auteurs
Aburuza, Lontxo
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gezurra / BEGIRATU
Gaiari oharrak
Gaia falta da. Aurkezlearen hitzak: "Orain laugarren parterat pasatuko gira, hots;
gartzelako gaiara. Lehenik bukaera emanen dut bertsoa osatzeko eta gero gaia jarriko dizuet hiru
bertso egiteko doinu eta neurri librean. Erran gartzelako gaian, bertsorik onena egiten
duenarentzako kopa bat izanen dela herri honetako auzapezak eskeinirik."

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hitz bat entzunda nere barrura
sartu zaidala beldurra,
ta erantzuna ematea ere
ez dugu oso xamurra.
Berriro ere jarri beharko
ene kopeta zimurra,
gauz(a) horrentzako agurra (bis)
nahiz egia sarritan hemen
ez izan hitz xamurra,
nere partetik baztertu nahi det
bizi guzian gezurra (bis).

Bizitza hontan ongi jokatzen
ez da ere atsegina,
bata bestea kanporaturik
nolatan ez den berdina.
Bainan urruti alde hontatik
hartzen diet nik usaina
ta hod gauza jakina (bis)
Madril aldetik ta Paristikan
datorrela gaur etsaina,
beste moduan ibiliko zan
egizaleak bagina (bis)

Gezurrarekin dihoala gaur
hainbat esaldi pila
ta erantzunak eman nahiean
aurrez politiko pila.
Peria holaxen sortzen da hemen
hutsen truke iskanbila,
hara zer dan marabila (bis).
A(ha)legin guztiz bultza dezagun
zoaz egiaren bila,
ta nere asmo jator hau orain
egi bihurtu dedila (bis).