Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Xalbador Madariaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Fagoaga, Euxebio "Fagoaga I"
Madariaga, Xalbador
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eusebio Fagoaga eta Salbador Madariaga. Zuek biak ehiztariak zarete, gaur mendian barna zabiltzatela zuk Eusebio sasi artean zerbait mugitzen ikusi duzunean tiro bota eta Madariagaren zakurra hil egin duzu. Eusebio hasita hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Euxebio Fagoaga "Fagoaga I", Xalbador Madariaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Fagoaga:
Goiz goizetikan hala beharrez
ehizera naiz abiatu
badakit esan behar dedana
ez zaizula eingo gustatu
baina soinu bat entzun det eta
ez det batere pentsatu
nahigabe zure txakurra hil det
ta bihotzetik barkatu.

S. Madariaga:
Iztari honen akzioa da
egin duan nabaria
eta ni orain txalourikan'e
nola geldi naiz gabia
ehiztariak hartutzen bait du
holakoren nahigabia
nik nahiago nun ehiztaria hau
bera hil bazan hobia.

E. Fagoaga:
Denok dakigu ehiztari batek
gauz onik ez dakar eta
pentsatzen nuen basurdetxon bat
han ote zegon gordeta
egin dedana eginagatik
bihotza daukat beteta
ez da gehiago pasako hori
salduko det eskopeta.

S. Madariaga: 'Txakurrak behin'e ez du maiteko
holako ehiztari laguna
gaur nola galdu izandu bait du
betiko eginkizuna
ehiztaria zer'?, ez lizentzirik
eta ezer gabe juna
txakur gaixuak bizia galdu
ezer kulparik ez zuna.

E. Fagoaga:
Gertatakoan pentsatu det nik
zer gertatu den aguro
baina sasitan zegoen eta
nik ez nekien seguro
baina nola edo hala pasa det
gaur goizez hainbat apuro
lasai zaitezke ordainduko izut
txakurra bost mila duro.

S. Madariaga:
Lizentzi hori hartutzen dute
behar ez dutenak bagera
eta ehizera aizazu lagun
zertako joaten bai zera
orain txakurrarikan gabe gu
bai nola gelditu gera
holako ehiztaria xelebrea zera
gehigo ez zaite atera.