Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Pierre Mendiburu

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conducteur/trice
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Manolo
Mendiburu, Jean Pierre
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk Mendiburu ez duzu ez etxe, ez Ian, ez familiarik, halako ibiltaria edo buhami bat zara eta hori gustatzen zaizu. Zu, Arozena, jaun aberatsa zara. Gaur, Mendiburu, Arozenaren atea jo duzu jateko zerbaiten eske. Zuk Arozena jana, etxea eta lana eskeini dizkiozu. Hiruna bertso zortziko haundian. Mendiburu has bedi.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Pierre Mendiburu

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu:
Erromesa naiz oso pobrea
mendiko mutiko basa
zuk Arozena ez ezagutzen
ni nagoen mutil klasa
ez dut etxerik, ez dut dirurik
dadukat denen eskasa
zertxobait otoi eman zaidazu
bai zera zu aberatsa.

Arozena:
Aberats naiz bai egia esan
dena tapatua urrez
eta zu hemen nere atera
etor zindezke gezurrez
ikusten zaitut haragi faltan
to osatua hezurrez
alper xamarra ote zeraden
ia jarri naiz beldurrez.

Mendiburu:
Ez da alferra, ez aberatsa
zure bortako lorea
ta zuk erantzun didazun horrek
sortu dauta dolorea
hizketan eta ontasunez zu
zaude osoki noblea
agian zure bihotza dago
errana baino hobea.

Arozena:
Arazo asko izaten dira
bakoitzak bere bizitzan
onartzea ere pentsatzen dut nik
baina gaur nere baldintzan
sartu zaitea nere etxera
zerbait jateko peskisan
ru're ez nintzan aberats izain
hola ibili banintza.

Mendiburu:
Horrela beti urrikal zaite
pobreki gagozin danez
kanpoan ezin bizirik gaude
erreka hoitan etzanez
konturatu naiz to arrazoinka
hemen naiz gaur zuk esanez
ez zira ere aberastuko
zuk denak eni emanez.

Arozena:
Zeure gustora hautsi zenduan
lotutzen zindun katea
ni borondatez beti izan naiz
ta hau nahi dut esatea
denbo luzean hola jarraitzek
sortuko dizu kaltea
baina unorez baldin bazatoz
zabalik duzu atea.