Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena:
Arginarena ez diat hartzen
nik gizonaren itxura
atzo whiski basoan sobre
eta gaur iturrin ura.
J.M. Argiñarena:
Atzo parrandan ibili ginan
Arozena eta neroni
ta ura edan bagendu ez gendun
gaur horrenbeste ur premi.
Arozena:
Beti bezala atzo etxera
ez gera joan presaka
orain iturrin kendu beharra
ondorearen resaka.
J.M. Argiñarena:
Su eta kean beti zurruta
nola koinaka ta whiski
atzo dotore ibili ginan
ondorean gabiltz gaizki.
Arozena:
Mozkor galanta hartu genduan
eta zer erremedio
beti bezela bazterren dagon
alu hau dela medio.
J.M. Argiñarena:
Kulpa guztiak lagunarentzat
ditu honek azkenean
andreak zer esan dik Manolo
etxeratu haizenean.
Arozena:
Andreangana joateko ni
edan ta nola naiz fresko
egon ha(d)i pixka botila ere
bete behar dit geroko.
J.M. Argiñarena:
Esan dituan guztiak noski
ez dira egi izanak
goizerako bukatuak ditu
gero hartutako lanak.