Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Conducteur/trice
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Jexus
Mendiburu, Jean Pierre
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Frantziako Tour-ean suertatu gara oraingoan. Zu Mendiburu, tropelaren edo pelotoiaren gibeletik zoaz ordu laurdeneko atzerapenarekin. Zu Arzallus, autoan zoaz eta Mendibururen entrenatzailea zara. Hiruna bertso zortziko txikian; Mendiburu hasirik.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jean Pierre Mendiburu

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu:
Beraz ordu laurden bat
hori dut beranta
entrenatzaile hori
ezin dut espanta
entrenamendu asko
egin duzu alta
baina atzetik banaiz
gaur da zure falta.

Arzallus:
Nere falta denikan
etzazula aipa
zango motelak dauzka
haundia du tnpa
entrenadorea naiz
ez naiz zure aita
zurekin porrotera
dijoa ekipa.

Mendiburu:
Puntu luzean ona
txarra da motxean
hobe luke gaur egun
egonda etxean
zure ziklista hemen
bait dago atzean
aurrera zazu hori
hartuta kotxean.

Arzallus:
Neri txorakeririk
ez zaidazu erran
nahita ere kotxean
ezin dut ereman
bera ta ni oraintxe
hasi gera teman
zelaiean galdua
aldapan atxeman.

Mendiburu:
Ez dautazu zuk eman
behar zen laguntza
hartako egun ezin
naiz ibili untsa
entrenatzaile gisan
nun daukazu funtsa?
bizarretikan ere
zu zira ahuntza.

Arzallus:
Txorakeriz bait dauka
burua beteta
nere aginduetan
jar zazu arreta
nik platanoz betea
bait daukat maleta
pare bat janda lehenbizi
jin Tourmaleta.