Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Garai batean parrandan ni re
ibiltzen nintzan hain errez
baina gaur egun ustez zertxobait
banintzan eta ezer ez!
garai bateko sobra guziak
egin didatenez ihes
maitasunikan baterez
andretxo baten eskean zaude
ama maitea negarrez
ezin dut eta ama maitea
barka zaidazu mesedez.
Gazte denboran neskarik neska
hura zan nere azaina
ligatzen ere egia esan
nintzan eta ni bikaina
baina oraintxe bakarrik nago
zaulia daukat mingaina
baina inor ez engaina
harroei ere gure Jainkoak
hartzen bait die tamaina
orain kobratzen ari naiz hemen
harrokerien ordaina.
Zahartzarorako asilo etxe
bat beharko dut prestatu
eta neroren harrokeriak
hantxetan bertan uxatu
nahiz eta ama zure semea
bihotzez hainbat maitatu
eskaera dut ukatu
hala ta guziz ondo nagota
hemen egiten naiz poztu
mundu honetan gure Jainkoari
gehio ezin dut eskatu.