Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xakur denak ez baina ni
banaiz xakur amultsua
ahal bezain untsa nahi dut
gidatu nere itsua
erakutsiz non den ongia,
ere non den irriskua
orai erran nahi dizut garbiki
nolakoa den mundua.
Entzuten dira nigarrak,
entzuten da zenbait soinu
eder edo itsusiak
munduak ainitz eremu
badira ba gusta litzaizkizun
hainbat ta hainbat erreinu
naizen xakurra pozik litaike
itsu hau argitzen banu.
Ikustera zein gaztigu
ez ote zaitun zu uzten
ikusteko laike, alta,
hemen zer egin dituzten
batzu pozetan daude ta bertze
batzu dirade zapuzten
eskerrak hemengo manerak zuk
ez dituzula ikusten.