Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Harinordoki "Laka"
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Jean Louis Harinordoki "Laka"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Laka:
Badu bi urte Euskal Herrian
haundi dela idortea
gure etxean ura eskastuz
baderaukagu kaltea
fagoretxo bat galdatzen dautzut
hemendik Bittor maitea
zure autoa alde bat utziz
enetzat ura uztea.
B. Elizagoien:
Kotxe berria nola daukaten
hori nere krabelina
nere izerdiz egun batean
nolabait ere egina
urikan gabe dagola eta
gizon honek duen mina
zu dutxatuko zinen gaur ere
gizon garbia bazina.
Laka:
Kezkagarria Euskal Herrian
idorte hau daukaguna
ur eskasian egin beharra
bait dugu gau ta eguna
nola Bittor hau nere auzoan
aspalditik den egona
kotxeak hainbat garbitasunik
mereziko du gizonak!
B. Elizagoien:
Kotxe kontua alde guzitan
gaur honek hor aipatzen du
baina urikan sekula santan
honi ez diot ekendu
zikina data zikinkerian
egiten bait du mantendu
baietz garbitu ura ardoa
bezain maitea bazendu.
Laka:
Zure kotxea garbitzerikan
ez dautzut debekatuko
ta zoritxarrez orain lasterrik
ura ez da hemen hartuko
beraz, zuk Bittor ene beharra
orain duzu ulertuko
bestenaz ene etxetik dautzut
nik ur txuloa moztuko.
B. Elizagoien:
Bere zikina nola daukagun
hori beraren ajia
aurpegia du beti zikina
gero ura eskasia
barrutik hainbat zikin daduka
kanpotik berriz trajia
nere dirutik emango dizut
berrogei litro lejia.