Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien
1990-04-08 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bittor Elizagoien
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Arozena:
Keinu bat ikusi dut
aurretik zuzena
eta dudarik ez da
neretzako zena
guapoa nola dugun
berez Arozena
zu ez hasi negarrez
itsusi kertena.
Elizagoien:
Uste duzu baina zuk
ez duzu indarrik
zuri keinuka ez da
hor ari izanik
gazte eta polita
ni nago bakarrik
nori ari dan ez da
galdatu beharrik.
Arozena:
Zertaz hasarretu haiz
hi lagun arraio
nerekin egin dizkik
lehendik hainbat saio
beregan bazeukeat
hainbat amodio
nere esperientzia
gustatutzen zaio.
Elizagoien:
Urtetan aurrera ta
ez zaigu ikara
aurpegi nahikoakin
badator bertara
zendako jarri bada
alboan zuk traba
neska hori zuretzat
penagarria da.
Arozena:
Lehenago ere izan dut
hainbeste etekin
orain nere laguna
behar dezu jakin
beste leku batean
beharko dek ekin
ez zeok ligatzerik
aurpegi horrekin.
Elizagoien:
Zuk aina badaukat nik
politen tankera
neska hori begiratzen
hor nere aldera
aitona zahar honetxek
nahi duta aukera
jubilatua ere
zuretzat sobera.