Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pakete bat etxera
etorri zait neri
eta jarri naiz orain
benetan urduri
eta nere burura
sartu zait bai guri
zerena ote dugun
tiki-taka hori.
Lagun izan naiz beti
ni jendearena
barruan hartutzen det
nik kristoren pena
nonbait izandu naiz ni
gaizki egin dedana
zein kristo ote da hau
bialdu didana?
Gauza bat burura gaur
etorri zait neri
"ya que" ta naizen
orain urduri
bidali behar diet
nik pakete hori
zona berdean zutik
dauzkagun hoieri.