Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Représentación
1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolaris / Auteurs
Mihura, Fermin
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Pariseko ferietan, ebatsi zizuten behia aurkitu duzu.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-03-11 Arberatze-Zilhekoa Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni Pariseko ferietarat
holaxet egin aldia
Euskal Herritik feri horreri
botaturikan begia
bi aldetarat joan naiz bada
ni ikusterat feria
eta alde batetik hortxetan
hara non zagon behia
aintzinatikan gauza horrentzat
nuen bada ere ideia.

Txanjerako bai batzuek dute
hola izan talentua
baina hor jakin ni ere ez naiz
hortan bate kuzkurtua
badakit bada orai hobeki
nondik zen ebastekua
ta luze gabe norbaitek hori
beharko du aitortua
ezen ebasle nik susmatzen dut
hola dela auzokua.

Auzoko horrek egina badu
hori dula pagatuko
Pariseraino joan naiz eta
hortan ez dut barkatuko
gerorat horrek bide horreri
hobe dio egin uko
ezen hain laster ikusi behar
gaur zer zaion gertatuko
ezen Pariseraino ereman
baina ez aberastuko.