Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Louis Harinordoki "Laka"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Représentación
1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Manolo
Harinordoki, Jean Louis "Laka"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zortziko txikian hiruna bertso botatzeko gaia hau duzue: Laka, aita zara eta herriko baserrian bizi zara. Zu berriz, Arozena, seme gaztea Iruñera joan zara estudiatzera. Gaur Laka, aita, Arozena bere semea nola bizi den ikustera joan eta, zer ikusiko eta hara, Arozena, semea bi neskarekin bizi dela pisu batean.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1991-03-17 Doneztebe (N) Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jean Louis Harinordoki "Laka"

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laka:
Ene egonlekua
dago baserria
etxetik joana zaut
hor seme berria
bisitatu behar dut
Iruña hernia
konturatzeko nola
zerautan jarria.

Arozena:
Aita gaur Iruñera
nahiko astakirten
ohitura zaharretatik
ezin zara irten
bizimodu hau nola dan
hasi zu jakiten
hoiekin lo besterik
ez dut nik egiten.

Laka:
Holakorik oraino
nik ez nuen uste
ez dituzu beteak
hemezortzi urte
zure lanerako da
jokaera hau kalte
ez nizun holakorik
zuri eman parte.

Arozena:
Nere biziaz aitak
gaur itxuraz min du
gauza gehiegi ere
ez zidan agindu
lotsatuta moduan
orain hitzegin du
bakarrik pisurikan
ezin det ordaindu.

Laka:
Ordaintzeko dirua
ez nuen ahantzi
eta igorri zaitut
behauzu ikasi
baserriak geroan
zu gain ezin bizi
lanari lotu zaite
xorakeriak utzi.

Arozena:
Nonbait ez du gustoko
semeak egina
berak ere laneko
ez du eta grina
baserrin badet nonbait
nahiko eragina
bakarrik ein lezake
hau fina bazina.