Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Alde batetik gosea eta
bertze aldetikan hotza
lanaren bidez lortu nahi nuen
mundu honetako poza
berriz bialdu nahi naute harat
hauxe da une zorrotza
zoritxarrean eraman behar
etsai gaiztoen morrontza
nahiz ta larrua beltza daukadan
nik ere badut bihotza (bis).
Afrikan gosez eta miseriz
nola ginaden gu bizi
hargatik honuntz etorri naiz ta
hemen lana bila hasi
orain atzetik hainbertze ertzain
bertze hainbertze polizi
Afrikaldeko gisan hemen'e
ez dago nahiko justizi
lanaren bila heldu zen batek
hori al zuen merezi? (bis).
Begiak dauzkat negar malkotan
eta tristerik barrena
erran nezake iritsi dela
gaur munduaren azkena
berriz banoa basamortura
hori senti dedan pena
hemen dagoen justizia da
hori gauzarik txarrena
gure Jainkoak emango al dit
hemen eman ez dutena (bis).