Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Représentación
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Manolo
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Izan dugun idortearen ondotik, orain hemen kantatzen ari zarela, bat batean urak atea hautsi frontoia hartu eta goiti heldu dela ikusi duzu. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat nahigabe Euskal Herriak
badauka bere lekuan
behin behar eta gaur aurkitzen naiz
etorritako damuan
ur ikaragarrik hortxe datoz
badet egundoko suan
hankak bustitzen hasi zaizkit ta
nik ez dakit nora juan
beste gauzikan ezin det egin
hasiko naiz errezuan (bis).

Nola liteke zergatikan zan
gaur honera hurbiltzea
eguraldiak bihotz erditik
gaur sartu digu iltzea
kanpoko trumoi eta tximista
euria eta haizea
denak hiltzea ez da komeni
hori txarra da bai zea
zaharrak gelditu umeak gora
hobe bait da gu hiltzea (bis).

Ito zorian bihotza dardar
dadukat nere barruan
ikusten dedan saminarekin
ezin kabitu larruan
denak salbatu nahi ditut baina
nik ezin ditut eruan
gauza bakar bat esan nezake
ni nagoen apuruan
agur denori eta noiz bait'e
bilduko gera zeruan (bis).