Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Jexus Arzallus

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Représentación
1992-03-08 Donazaharre Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Alkhat, Ernest
Arzallus, Jexus
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Alkhat etxeko nagusia zara eta zu Arzallus etxeko katua. Gaur goizean 5 ume egin dituzu, azkeneko umaldian nagusiak katu guztiak bota zituen errekara. Hiruna bertso zortziko nagusian Alkhat hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1992-03-08 Donazaharre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Jexus Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Alkhat:
Nik zakurretik badaukat bainan
etxen katuak nagusi
orain artean bere umekin
bere xokoan dut utzi
katua bait da berez ohoina
eni ohointza itsusi
nahiago nuen goiz huntan ere
ez banu bate ikusi.

J. Arzallus:
Ez nuen uste honek gorroto
zidanik neri hainbeste
umeak egin eta salbatzen
badut nahiko buruhauste
ni etxerako hain lagun txarra
nauzunik ez zazu uste
katurikan ez bada etxean
xaguek jango zaituzte.

E. Alkhat:
Estakuruak merke dauzka ta
beti alai aurpegia
nola sinetsi katuenganik
entzun daiteken egia
sortzetik eta izatez maltzur
buruz ez dago argia
xagu bat baino nahiago du ba
nausiaren haragia.

J. Arzallus:
Honek esan dun arrazoi hori
segidan nahi dut ukatu
bere etxean nik horren maltzur
ez dut sekula jokatu
haragi denak gordeta dauzka
ez txakur eta ez katu
honek jateitun txuleta hoiek
ez ditut inoiz probatu.

E. Alkhat:
Gezurra berriz erraiten baina
goxoa da entzuteko
gatu bat nola joka daiteken
ez da bate harritzeko
bost umekila hortxe da ama
orain neri bekoz beko
bost umekila salduko dut hau
arra baten erosteko.

J. Arzallus:
Bost ume egin eta denak hil
marka denak ditu hautsi
berriz umeak eginak ditut
ta ez ditu nahi hemen utzi
emea saldu arra ekartzerik
ez du inola merezi
emeen bila xaguk utzita
joango bait zaizu ihesi.