Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Bautista Perurena

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Représentación
1992-03-22 Luzaide Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Alkhat, Ernest
Perurena, Bautista
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur zuk Alkhat, etxera sartu zarenean Perurena, zure aita, harrapatu duzu eltzeitsutik dirua ateratzen. Hiruna bertso zortziko haundian Alkhat hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1992-03-22 Luzaide Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Bautista Perurena

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Alkhat:
Aita maitea zuk lehen duzu
izerdi asko isuri
zu lehen gazte ni berriz orai
eta badaukat furfuri
ene eltzetik dirua hartzen
egun lapur bat iduri
barkatzen dautzut nik ere lehen
lapurtu bait dautzut zuri.

B. Perurena:
Eskerrik asko nere semea
egokira hau jantzia
lehendikan nuan semetxo ona
izango nuan etxia
beti maite det ez det eduki
bazterturikan utzia
kontu hoietan nere semetxo
biona degu eltzia.

E. Alkhat:
Biena dela eltzetxo hori
ezin dukegu ukatu
gaur zu nitaz ta ni zutaz lehen
ginen elgarren behartu.
halarik ere aita maitea
behar dautzut gaur aitortu
ez delarikan eskatze hori
ez dela inoiz bekatu.

B. Perurena:
Estimatzen det nere semea
arrazoi hau ematea
haserre hasiko ote zinan
halaxe neukan ustea
odol berekok izango gera
nere semetxo gaztea
eltzea azkar hustuko degu
badago zeinek betea.

E. Alkhat:
Aditu aita emango dizut
egun eskasten zaizuna.
baina horrela ikusi eta
lapur baten oihartzuna
berdin haundia zurea eta
semearen ontasuna
aita semeak izanagatik
gaur egin anaitasuna.

E. Perurena:
Nere semea jarri digute
eltze itxuaren plana
gehiena hutsa egongo da ta
aita seme hoien lana
bihotzetikan esaten dizut
entzun zazu zuk esana
ni egun gutxikua naiz eta
zuretzat geldiuko dana.