Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Estitxu Arozena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Estitxu Arozena
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Arozena:
Gure diruak mundu honetan
hainbeste garrantzi al du
langabezia diru eskasa
nola gaur zaigun ugaldu
baina oraindik nere argazkia
arren ez zazula galdu
baserria saldu baina argazkia
arren ez zazula saldu.
J.M. Arginarena:
Argazkirikan ezin dut gorde
nik baserria salduta
kontzientzia lasai nezake
gauzak garbi azalduta
aiton maitea zauden tokitik
ez nazazula gorrota
ez diru eta langabezian
aspalditikan nago ta.
E. Arozena:
Beraz hau ere saldu beharrak
eta zer erremedio
haserre nago nere iloba
maitea dela medio
eta gauza bat esango dizut
lasai ta oso serio
nere argazkiak dirua baino
askoz gehiago balio.
J.M. Argiñarena:
Gertaera astuna da gaur
neri gertatu zaidana
kontzientziarentzako ere
hau da dadukaten zama
baina aitona zure espirituz
eta zure oroitzapena
gaur neroni naiz aitonarentzat
argazkirikan onena.
E. Arozena:
Nere iloba maitea dugu
ederra bezain jatorra
gure bukaera hau ez dedin
izan hala're gogorra
zure aitonan borondatea
eder eta ona horra:
ganbaran dago gaztetatikan
nik gorde nuen altxorra.
J.M. Argiñarena:
Baserritxo hau ez banuke nik
nolabait ondo salduko
gaur detan egoera tristea
jasotzeik ez det lortuko
aitona ez nago ez didazunik
ekintza hau barkatuko
nahiz eta saldu zure ilobak
ez zaitu inoiz ahaztuko.