Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Représentación
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Mixel "Xalbador II"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ameriketan zenuen osaba batek, berak hil aurretik, ondasun eder bat hitz eman zizun. Gaur, zendua edo hila dago eta harek egindako zorrak ordaintzeko erran dizute. Haren hilobiaren aurrean kanta iezaizkiozu hiru bertso.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hobi aurrean egiten ditut
zenbait pentsamendu sarkor
ene osaba xahar maitea
orai hilik bai zaude hor
normal den gauza heriotzea
ez daike bat berritan sor
bainan zure zorren pagatzea
niganik ez ditaike lor
zuri zuk egin zor ordaintzea
oseba nik ez dauzut zor (bis).

Oh zerbait hartu nuen zuk zerbait
hil ondoko hitzemanta
orduan uste nuen oseba
zela osaba xarmanta
aberastua zinela erran
zinuen hemendik juanta
gaur ez dezaket zure ondoan
zorion haundirik kanta
iloba zorren pagatzen utzi
ez da gizon onen planta (bis).

Denbora batez urrea ere
bazinabilan sakelan
ez dut ikusi bainan zuaurek
espantuka duzu erran
orai ordea zor pagatzeko
egin bidea nahi eman
ez dut oseba zure zorrik nik
pagatuko ez sekulan
niaurek egin zorrek ordaintzen
ere badaukat aski lan (bis).