Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Représentación
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Arozena, Estitxu
Arozena, Manolo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Manolo, apeza zara, eta Estitxu monagiloari dirua eman eta mezatarako ardo eske bidali duzu. Estitxu monagiloa oso kontent eta alai itzuli da baina diru eta ardorik gabe.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arozena:
Monagilu txikia
zuzen nahi dut mintza
har zazu sotanatik
sakristiko giltza
ardo piskat ekarri
ta egin eskeintza
hainbat maite dugunez
guk gure eliza
ekarri ardoa eta
bete hor kaliza (bis).

E. Arozena:
Agian hau ez nuen
nere helburua
baina begiratu dut
ongi ingurua
eta ez nun ikusten
inondik burua
bi aldiz pentsatu gabe
jo diot tragua
esku onetan utzi
duzu zuk dirua (bis).

M. Arozena:
Ez nun uste txarrikan
bazenik baizera
konfidantza ez noa
oraindik galtzera
elizan sartu zera
mozkorren antzera
orain entzun ezazu
apaizan galdera
elizan diruakin
mozkortu al zera? (bis).

E. Arozena:
Bi trago egin ditut ta
mozkortu naiz bela
baina ez zazu pentsa
apaiza horrela
nik gaur egin dudana
normala bezela
nere uste honeri
aditu bestela
elizatik zetorren
dena ona zela (bis).

M. Arozena:
Laguntzailen esanez
orain hartu dut su
erdi baldarka dator
gaur hau pausuz pausu
holako ekintzarik
ez zazu egin usu
nahiz ta apaizak diran
gai hoietan maixu
ekarri ura eta
diximula zazu (bis).

E. Arozena:
Maiz pentsatu izan dut
ez da naturala
baina pentsatzen dut gaur
salbatu naizala
eta pakea egin
dugu berehala
eta ez al da hemen
gauza bat normala
maixuaren esana
ikasi dudala (bis).