Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Manu Gomez, Xabier Silveira

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Représentación
1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Fernandez, Estitxu
Gomez, Manu
Silveira, Xabier
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Manu, berrogei urteko gizona zara, irakaslea. Zu Estitxu hamabi urteko neskatxa, ikaslea. Biak maitemindu zerate eta elkarrekin bizi nahi duzue, baina Xabier, neskatxaren aitak, maitasun hori onartzen ez duenez, Manuk eta Estitxuk biok elkarrekin ihes egin duzue. Hiruna bertso zortziko haundian.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Manu Gomez, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Gómez:
Nola ez gendun batere ona
gurasoaren jarrera
bilatu dugu bera eta nik
elkartutzeko aukera
abioi batean sartu gera ta
gu bagoaz erbestera
elizatikan ezkondutzean
berriz itzuliko gera (bis)

E. Fernandez:
Joan gera ta nere aitatxo
dago kopeta belzturik
baina guk biok ez dugu asmorik
hona itzultzeko oraindik
ene aitatxo gauza bat orain
esan nahi dizut bada nik:
ez al dakizu amodioak
ez duela edaderik (bis)

X Silveira:
Berrogei urte eta hamabi
ez dira gauza berdinak
baina gauza guztien gainetik
etxetikan aldeginak
burugabeko maixua eta
alaba mutur zikinak
hola ordaintzen al dira nere
edukazio ahaleginak (bis)

M. Gómez:
Gertatu dira, gertatu ere
ez dira hain gauza txarrak.
Alperrik dira aita maitea
garai hontako negarrak
ta nik onartzen ditut baitare
edukazio indarrak
orain ematen hasi naiz eta
ni klase partikularrak (bis).

E. Fernandez:
Batzuentzako gure ihesa
gerta liteke arraro
ta horregatik nere aitatxo
gaur oso haserre dago
halare berak neri ematen dit
ta horretaz zihur nago
hamabi urteko muttiko batek
baino askotaz gehiago (bis).

X Silveira:
Biak batera aldegin dute
ta ez daukate lotsarik
esaten dute amodioak
ez daukala edaderik
eta gainera eman nahiean
zu klase partikularrik
ukabilkada partikularrak
eman behar dizkizut nik (bis).

M. Gomez:
Muturrekoak ez ditut maite
neskaren muxuak nahio
gu antzekoak ez ginan jaio
aita eta ze arraio
hamabi urteko bihotza daukat
eta zer egingo zaio
zuk jokaera aldatu arte
aio aita zaharra, aio (bis).

E. Fernandez:
Gure maitasun honek badauzka
hiru hilabete ta piko
ta nere ustez hola jarraituz
izango dugu betiko
ene aitatxo jarrera honi
heldu behar diogu tinko
ez badiguzu uzten ezkontzen
gu ez gera itzuliko (bis).

X Silveira:
Bortxatu dute giza legea
haserratu da Jainkoa
ez zaretela ezkondu behar
nere postura tinkoa
irakasleak egin duena
baiketaren gisakoa
erreskaterik ez dit eskatu
horrenbestean nahikoa (bis).