Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu, Aitor Telletxea

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Représentación
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Mendiburu, Jean Pierre
Telletxea, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Aitor, kalean barna paseatzen zabiltzala, denda baten eskaparateari edo etalajeari begira gelditu zara. Hantxe ikusi duzu Mendiburu azpiko arropa bakarrik jantzita maneki bat balitz bezala, salgai dauden arropa hoiek erakusten. Aitor hasita hiruna bertso.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Jean Pierre Mendiburu, Aitor Telletxea

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aitor Teiletxea:
Begira hasia naiz
gaurko hontan tente
eta polit dagola
esanez jo ta ke
zure aurrean nago
ta zuretzat kalte
gorputz eder horixe
neretzat nahi nuke (bis).

J.P. Mendiburu:
Bihotzean su eta
begian dirdira
maniki huni beha
gaur egona zira
mutil gaztea zoaz
arropen erdira
ta naizen manildai
ez otoi begira (bis).

Aitor Teiletxea:
Hau ikusi eta ni
ez noa gainbera
rubia honeri gaur
noa esatera:
"Aizu neskatxa zuk gaur
badezu aukera
etxea agintzen dizut
ezkontzen bazera" (bis).

J.P. Mendiburu:
Iadaneko tratuan
hasi zaut gaztea
iada gogoan duke
esposen hastea
iadaneko bilatzen
naizen emaztea
bainan neretzat zira
sobera gaztea (bis).

Aitor Teiletxea:
Neskari ez diot nik
gaur eingo gaizkirik
ezkontzera joango naiz
gaurkoan ne partetik
hartu dut ipurditik
baita 're lepotik
ezin egonean nago
goazen hemendik (bis).

J.P. Mendiburu:
Ezin egonak zaitu
gaurkoz inarrosi
zure espos arropa
ez duzu gaur josi
zu bezelako gaztez
ez daukat jelosi
Arropa hoietarik
mesedez erosi (bis).