Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura, Iñigo Olaetxea

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Représentación
1998-03-15 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Mihura, Fermin
Olaetxea, Iñigo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Arratsaldeko 5ak dira. Iñigo ikastola atarian semearen zai zauden aita zara. Ume guztiak ateratzerakoan hor ikusi duzu zure semea goitik beraino pinturaz zikinduta. Zu Fermin irakaslea zara.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1998-03-15 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Fermin Mihura, Iñigo Olaetxea

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iñigo Olaetxea
Egia erran hau ez da behintzat
nere gogoaren erantzuna
semea hortik ikusi eta
ni nago kopet iluna
goitikan bera margoturikan
gainera koloreduna
aizu hau al da matematikan
erakusten diezuna (B).

Fermín Mihura
Matematikan xuxen daramat
gero dator jostaldia
kisu untzia bota dut eta
ez da jarririk garbia baina
etzazu atxiki luzaz
horrelako errabia
dutxa batekin garbituko da
ez izanikan nagia (B).

Iñigo O
Beraz horrela moldatu nahian
zenuke zuk azkenean
nahiz ta kolore biziak hartu
soinaren aldamenean
baina dutxara eraman zazu
zuk diozu zuzenean
ez du hain ongi hartuko ordea
amak ikusten dunean.

Fermín M.
Amak geroxo bere ajera
izan dezake itzela
bainan garbitu ordu joango
zaio hari ere goibela
ni zure partez poztu ninteken
horrekin baietz bestela
erakusten du zure semea
guziz kementsua dela (B).

Iñigo O
Egia da bai kementsua da
ta gainera ez jakina
horregatikan aita batentzat
hori ez da atsegina
koloreetan ez berdintzea
hori zuzen ahalegina
zergatik daude besteak garbi
eta nerea zikina (B).

Fermín M.
Besteak garbi, zurea zikin
hola gertatu da behingo
baina zure semeak daukala
etorkizun ona nago
paper xurian aldiz ez du
egiten hainbeste margo
ez da dudarik hola segituz
gora zaizula juango (B).