Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Zulaika
Hainbeste duda eta galdera
izaten ditut sarritan
ta hoietatik ihesi joan
ohi naiz ni egiz korrikan.
Bakar-bakarrik, lasaitasuna,
bada gauza ederrikan;
kanpora sarri ateratzen da
batek daukan indarrikan.
Inor ulertzen ez zaitunean
hobego bakarrikan.
Mantxi:
Askoek duten amesgaiztoa
bihurtu nahi dut ametsa
beti herrian badago norbait
sano edo aldrebesa.
Bizi dalarik lagatzen degu
gero hildakoen meza,
bakardadean alde nagonik
ez dezala inor pentsa.
Bizitzak duen xarma delako
kuadrila baten babesa.
A. Egaña:
Bakardadeak nahiz zoriona
mamitzen dut barrenean
baina pertsonak osatzen gera
kuadrilan aldamenean.
Bakardadeaz erdibidea
topa leike azkenean:
Zer gogorra den hortara inork
behartzen gaituenean,
baina zer eder eta polita
aukeratua denean.